Historioa

historia de la comparsa

1977an lehenengo erraldoi bikotea erosi zen Aragonesa de fiestas enpresari Pamplonika eta eskualdeko emakumea. Erraldoien lehenengo agerraldian, Iruñeko konpartsaren kideek atera zituzten. Urte horretan berean Findeón kultur taldeko kideei dantzatzen erakutsi zieten.

los gigantes antiguos1978an bigarren erraldoi bikotea, On Kixotea eta Dulcinea eta Napoleon, Sorgina, Pailazoa eta “Navarrico” buruhandiak erosi zituen.

Laurogeiko hamarkadan, Findeón elkarte bezala desegiten da eta taldearen hainbat kidek aurrera jarraitu zuten eta hortik jaiotzen da gaur egungo Barañaingo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa.

1989an Barañaingo Erraldoi eta buruhandien Konpartsak, bi irudi berri sortu zituzten: Pixi eta Dixi zaldicoak, Carmen Clemente, artisauak eginda.

1990ean buruhandietan hainbat erreforma egin ziren, Sorgina eta Pailazoa berritu zituzten beren itzura erabat aldatuz, aldaketa onekin, Pailazoa Arlekin bat izatera pasatu zen. Urte onetan ere erraldoiei zenbait apaingarri berri ipini ziren, belarritakoak, liburua, loreak.

1994an kartoi-harrizko gorputzak poliesterrez estali ziren eta urteen pasatzeak eragindako kalteal baita garraioan izandako kalteak konpondo ziren.

Urte honetan, Tuterako “la orden del Volatin”, “Navarrico” buruhandia oparitu zion Barañaingo konpartsari.
Buruhandi berri hau guk geneukanaren berdina zenez, guk geneukanari soinekoak aldatu genion eta “Comparsero” bezala berrizendatu genuen.

2002an, artero egin bearrezko komponquetengatik, udaletxearekin itzegin zen erraldoi berriak egiteko. Beste aldetik naiz eta erraldoi zaharrei maitasun handia izan, erraldoi berri hauek herriko historioarekin zerikuzia izan zezaten eskatu zen gure arbasoen omenez.

2004ko Ekainean, lehenengo bikote berria aurkesten da, artzainak deitutako erraldoiak, 2005eko Urtarrilean bigarren bikotea iristen de Beriniano eta Beriniana, zeinek aspaldiko herriko gendea omentzen dituzte. Mari Ganuza maisu artisauak eraiki ditu bi erraldoi bikoteak.

2010ean, Buruhandiek jatorrizko erraldoiei gertatutako arazo berdinak izaten hasten dira, konpartsak buruhandien egoerara ilusita, udaletxeari buruhadi berriak egiteko proiektua bidali zion.

2014an buruhandi berriak, konpartsaren eta gure herriko bizitzaren parte izatera pasako dira: nekazari bat, abeltzaina bat, arrantzale bat, giltza gordetzailea eta batanera bat ( errotako langilea) gure herriaren historioan oinarrituz.

comparsa barañáinBarañaingo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa zortzi Erraldoik (lau berri eta lau zahar), bost Buruhandi eta bi Zaldikok, bi zezensuzkoz eta gurpilzezenez , eratuta dago. 50 kide inguru osatze dute kompartsa adin guztietakoak.

Gure jantzia, galtza eta polo zuria, faja eta musuzapi urdinarekin.

Baina ez dezagun ahaztu, Konpartsaren papera, Barañaingo jaietan eta Esteban deuna, Barañaingo patroiaren egunean ateratzeaz gain,bere lana harago doa. Urte hauetan zehar, arkatzdantza lehiaketa, Sahats I.P Haurren Zinemako zikloak, beste herri batzuetako konpartsekiko kolaborazioak . Hauen eta beste jarduera askoren artean duela 20 urte baino gehiago daramagu Errege Magoen kabalgata antolaketa.